Interneteko hosting batean email zerbitzuak alokatuta izateak beti izaten ditu muga edo limite batzuk. Aldiz horretarako zerbitzari bat gure kontrolpean izateak muga horiek ezabatzen ditu eta hainbat aukera berri eskaintzen dizkigu, adibidez, nahi adina email kontu eduki ahal izatea, bakoitza erabiltzailearen beharretara egokituta. Gainera, funtzio gehiarriak erabiltzeko aukera izango dugu, kalendarioak, txat-ak gure lankideen artean, bilera kudeaketa, fitxategi gordailua, e.a.