Mota eta programazio lengoia desberdinetan oinarrituta bezeroaren neurrira garatzen ditugu aplikazioak. Merkatuan ez dagoen edo behar duzuna eskaintzen dizun aplikaziorik ez badago kontsulta gaitzazu inolako konpromezurik gabe.
Mota guztietako aplikazioak garatzen ditugu:
Mahaigaineko aplikazioak - Ordenagailu bakarrean instalatzen diren aplikazioak dira eta modu lokalean erabiltzen dira edozein lan burutzeko, adibidez, biltegi bateko inbentarioa egiteko, artikuluen trazabilitatea kontrolatzeko, bezero eta salmenten kudeaketa egiteko, fakturazioa eramateko, prozesu eta lanak automatizatzeko e.a..
Sareko aplikazioak - Mahai gaineko aplikazioen eginkizun berberak betetzen dituzte baina horretaz gain sarean dauden ordenagailu desberdinetatik aldi berean lan egiteko aukera eskaintzen digute. Datu base bat edo gehiagotan oinarritzen da eta berau zerbitzari zentral batean kokatuta egoten denez bertara konektatzen diren makina desberdinetatik aldi bereal lanb egiteko aukera eskaintzen digu.
Web aplikazioak - Bere izenak esaten duen moduan web nabigatzaileetan exekutatzen diren aplikazioak dira. Horri esker, erabiltzaileen ordenagailuetan inolako aplikaziorik instalatu beharrik ez dago eta munduko edozein toki eta ordenagailutatik erabili ahal izango dugu aplikazioa internet bidez.
Telefono mugikorretako aplikazioak - Azken urteetan gailu mugikorretako (tablet, smartphone...) aplikazioak asko hazi direla ikusteko aukera izan dugu. Gaur egun, ia edonork eramaten du soinean horrelako gailu mugikor bat gure eguneroko bizitzan eta beraz mota honetako aplikazioek denbora aurreztea eta lana edozein tokitatik egiteko aukera eskaintzen digute.