Inzidentziak eta mantenimendua

Enpresaren izakera edo tamainagatik informatika departamenturik ez duten ETE(PYME) -entzako soluziorik onena da. Informatika munduan esperientzia handiarekin eta adituak diren teknikoak ditugu gure enpresan zure ETE-ko mantentze lanak eta sortzen diren arazoak konpontzeko prest:

Informatika ekipoen konponketa - Mota guztietako ekipo informatikoak konpontzen ditugu betiere kostuarekin alderatuz berria erostea baino merkeagoa bada. 

Inzidentzia kudeaketa - Zuen sistema eta lanpostuetan sortzen diren inzidentziak ahalik eta azkarren eta modurik eraginkorrenean kudeatzen ditugu, erantzun denborak murriztuz eta soluziorik onena erabiliz zure arazoa konpontzeko:

  •     Soporte telefonikoa - Izandakoa arazoa telefono bidez konpondu daitekeela ikusten badugu zerbitzu honen bidez soluzioa emango diogu arazoari ahalik eta azkarren berriro dena martxan izan dezazun.
  •     Urruneko kontrol bidezko soportea - Teknologia berriek gure bezeroen ekipo eta zerbitzarietara konektatzeko aukera eskaintzen digute aurretik beraien baimena jasota noski. Horren bitartez gertatzen diren arazo gehienak gure ofizinatik konpondu ahal izango ditugu erantzun azkarra emanez eta bezeroa ahalik eta gutxien eragotziz.
  •     Konponketak bezeroaren instalazioetan - Inzidentziaren larritasunak arazoa urrunetik konpontzeko modurik eskaintzen ez digunean, bezeroaren instalazioetara bertaratuko gara eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dira arazoa konpontzeko. 

Prebentziozko mantentze lanak - Zuen zerbitzari eta sistemak monitorizatzen ditugu beraien egoera ikusi eta etorkizunean eman ditzakeen arazoak aurreikusteko. Oso garrantzitsua da inzidentzia hauek aurreikustea erremediorik gabeko informazio galera bat izan ez dezagun. Horretarako, zuen sistemetako disko gogorren egoera zaintzen dugu, segurtasun kopia periodiko eta automatikoak egiten ditugu, zuen datuen segurtasuna bermatzen dugu antivirus eta firewall bitartez, ekipo informatikoen garbiketak egiten ditugu spyware eta malware delakoak kentzeko, ekipoen azkartasuna optimizatzen dugu, nabigatzaileetako publizitate desatsegina kentzen dugu...

Kontsultoria eta baliabideen optimizazioa - Enpresan teknologia berriak instalatzeak ekarri ditzakeen onura eta abantailak aztertzen ditugu bertako produktibitatea hobetzeko.

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Kontaktua

Ikernet Informatika Zerbitzuak
Elosegi kalea 3, azpia, 20210, Lazkao (Gipuzkoa)
Telf: 669 26 19 15
Email: info@ikernet.net

SARE SOZIALETAN

Ikernet Informatika Zerbitzuak en facebookIkernet Informatika Zerbitzuak en google+Ikernet Informatika Zerbitzuak en twiter