Web diseinua

Zure webgunea zure eskaparatea da interneten.

 

Gaur egun, gure bezero izan daitezkeenek Interneten bilatzen dituzte behar dituzten zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa. Ondo egindako webgune batek, irudi eta kolore egokiekin, aldakorra eta eguneratuak, bezero berriak erakartzeko gaitasuna izango du. Aldiz,gure webgunea eguneratua ez badago eta itxura kaxkarra edo profesionaltasun gabea eskaintzen badu, konpetentziara bultzatuko ditu bezero posibleak. Horregatik, oso garrantzitsua da, sarean gure enpresaren irudi ona eta profesionala eskaintzea gure webgunearen bitartez.

Zuen web orria garatzeko era guztietako soluzioak eskaintzen ditugu. Enpresa txiki eta partikularrentzako oinarrizko web orri sinple eta merkeetatik hasita, bezero berezi edo exigenteenentzako webgune konplexu eta espezifikoetaraino HTML5 eta CS3 teknologia berriak erabilita egindako web orri arruntetatik hasita, amaierako erabiltzaileari informatika ezagutza handirik izan gabe aldaketak eta eguneraketak egiteko aukera eskainiko dion eduki kudeatzailez garatutako webguneetaraino . Hauek dira gure web orriek barne hartzen dituzten ezaugarrietako batzuk: testuak, irudiak, kontaktu orriak, menu dinamikoak, interneten azkartasunez ikusi ahal izateko optimizatutako argazki eta bideo bildumak,teknologia mugikor berrietara moldatutako web orriak, online txatak erabiltzaileekin komunikatzeko, bilatzaileetan ahalik eta ondoen kokatzeko SEO baliabideen optimizazioa, erabiltzaileen erregistro sistemak, sare sozialekin integrazioa, e.a.

Horretaz gain online dendak ere garatzen ditugu zure negozioa interneten zabaltzeko. Gaur egun interneteko salmentak goraka doaztela ikusteak gure salmentak handitzeko bide berriak zabaltzera gonbidatzen gaitu internet bidez. Online denda bat edukitzeak, irudi profesionalagoa eta garrantzitsuagoa eskaintzen dio gure enpresari. Gainera, baliteke zuen enpresaren konpetentzia diren enpresek dagoeneko martxan izatea online dendaren bat eta ez da komeni atzera geratzea. Kostu/kalitate erlazio egoki bati esker 365 egunetan 24 orduak irekita egongo den negozio bide berri bat irekitzeko aukera izango duzu.

Egin kontsulta inolako konpromezurik gabe, zure beharrak zein diren adierazi eta aukerarik onenak eskaintzen saiatuko gara.

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Kontaktua

Ikernet Informatika Zerbitzuak
Elosegi kalea 3, azpia, 20210, Lazkao (Gipuzkoa)
Telf: 943 083 000
Email: info@ikernet.net

SARE SOZIALETAN

Ikernet Informatika Zerbitzuak en facebookIkernet Informatika Zerbitzuak en google+Ikernet Informatika Zerbitzuak en twiter

We use cookies

We use cookies on our website. Some of them are essential for the operation of the site, while others help us to improve this site and the user experience (tracking cookies). You can decide for yourself whether you want to allow cookies or not. Please note that if you reject them, you may not be able to use all the functionalities of the site.